LUIS IRIZAR

luis

Sukalde-buru ospetsua dugu, “Euskal Sukaldaritza Berriaren” sortzaileetako bat; bere lankideek “Maisuen maisutzat” daukate.

Donostiako Maria Cristina hotelean hasi zen sukaldaritzan, 16 urte zituela. Bertako eta kanpoko jatetxe eta hotel askotan izan da sukalde-buru (Donostiako Azaldegi jatetxean, Parisko Royal Monceau jatetxean, Londoneko Hilton hotelean …).

Berak sortu zuen Euskal Herriko lehen sukaldari-eskola 1967an, Zarauzko Euromar hotelean.

Bertatik atera ziren gaur egun ospetsu diren goi-mailako sukaldari asko: Pedro Subijana, Karlos Argiñano, Ramón Roteta, José Ramón Elizondo eta beste asko.

Urte askotan lanean aritu ondoren, lehenengo Euskal Herrian eta gero Madrilen hamar urtez, Alcalá hoteleko zuzendari/gerente eta Irizar jatetxeko buru bezala, Donostiara itzuli zen eta 1992ko urtarrilean Luis Irizar Eskola ireki zuen.

Aipatzekoa da Luis Irizar sukaldaritzan irakasle moduan gailendu dela beti.

Hona lortutako sarietako batzuk

  • 1980an profesional eta irakasle-lan onenak saritzeko ematen den
  • Gastronomi Kritikaren lehen saria jaso zuen.
  • Gastronomoen kofradia askotako ohorezko kide da.
  • Espainian “Paul Bocuse” sukaldaritza-lehiaketako epaimahaikide da.
  • Urtero Parisen ospatzen den “Taittinger” nazioarteko sukaldaritza-txapelketako epaimahaiko lehendakari da.
  • “Eurotoques” Europako sukaldari-elkarteko zuzendaritzako kide.
  • Donostia hiriak “Urrezko Danborra” eman zion 1992an.

Liburuak

libro_diabeticos

Jateaz Gozatzea

Gipuzkoako Diabetikoen Elkartea

Editorial Ttartlalo 2005

recetas_sabrosas_02

Recetas Sabrosas para Diabéticos

Gipuzkoako Diabetikoen Elkartea

Editorial Ttartlalo 2005

erabateko

Erabateko Sukaldea

Luis Irizar eta Hasier etxeberria

Editorial Ttartlalo 1998


libro_cocinero_02

Técnica y Gestión de un Oficio

3 Liburuki

Urumea Ediciones 1998

caza

La Cocina de las Aves de Caza

Manuel Martinez Llopis y Luis Irizar

Alianza editorial 1996

cocinas_espana

Las Cocinas de España

Manuel Martinez Llopis Luis irizar

Alianza Editorial 1990


libro_maestros

Grandes Maestros de la Nueva Cocina Vasca

P. Gomez, L. irizar, R. Idiaquez, O. Quintana y X. Zapirain

Ediciones Vascas Dastatu 1982