GURE FILOSOFIA

filosofia

Luis Irizar Sukaldaritza-Eskola 1992-93 ikasturtean hasi zuen bere ibilbidea. Urtero bere ateak irekitzen ditu eta ongietorria ematen sukaldaritzaren alorrean parte hartu nahi duen gazte-multzo aukeratu bati.

Sukaldean profesional onak izango direnak heztea da gure helburua. Ostalaritzak duen geroz eta eskaera handiagoari erantzuten diogu horrela, eta gastronomiaren arloa gaztetzen laguntzen dugu belaunaldi berriekin.

Erro sendoak ezarri nahi ditugu ikasketekin: teoria landu nahi dugu, praktika, baina baita giza alderdia ere.

Eskolarentzat garrantzitsua da ikasleek lanbidearen ikuspegi benetakoa izatea.

Horregatik ikasketen bidez jasotzen duten ezagutzarekin batera, aldi berean eta ikasketak hastearekin batera, praktikak egiten dituzte sektoreko hainbat enpresatan.

Eskolako sukaldean garaian garaiko jeneroa erabiltzen da, eta egunero-egunero dastatu egiten da jenero hori: horrela trebatzen dugu sukaldari batek duen lanabesik onenetakoa, ahosabaia.

Nazioarteko Sukaldaritza Profesionalaren oinarriak irakasten ditu gure programak: hainbat eskualdetako sukaldaritza lantzen dugu, eta arretaz jarraitzen ditugu sukaldaritzako egungo tendentzia berriak ikasgai praktikoen bidez.